ikastaldiak / ateleriak

Nola izena eman ?
---> izen emaiteko fitxa beta eta gelan pausa
---> edo mailez : ecrire[at]tunaka[püntü]com

*** Berria ! Müsika euskaraz ***

*** ürrietako ikastaldiak (2023) ***

Ürrietako ikastaldiak | Müsika & Marrazkia

Atharratzen, 2023ko urrietaren 23tik – 27ra

Müsika saioetan, baliatüko dügu pianoa, perkusioak, aize eta hari tresnak, inprobisazionea esploratzeko : erritmoa, ahairea, tinbrea, bizitarzüna… Badügü zer egin ! Marrazkia tailerretan, kurbak, errepikapenak, argia joküak alkarrekin eginen dütügü, teknika desberdinekin (arkatza, margoa edo zur-ikatzarekin).

23 eta 24an, 10etarik – 13era / 23 et 24 octobre, 10h-13h
SIKA & MARRAZKIAhaurrak 8 – 12 urte (6 or)
MUSIQUE ET DESSIN – enfant 8-12 ans (6h)

26 eta 27an, 10etarik – 13era / 26 et 27 octobre, 10h-13h
MÜSIKA gehitüak (6or) / MUSIQUE adultes (6h)

26 eta 27an, 15etarik – 18etara / 26 et 27 octobre, 15h-17h
MARRAZKIA gehitüak (6or) / DESSIN adultes (6h)

*** ARGIBIDEAK ***
Günea : Kakotxa, Arhanpia karrikan, plaza ta eskolaren artean
Kostüa : 30€ + kide karta (prezio libre) / Izkuntza : euskara
Eramaileak : Fleur (Kakotxa) eta Laure (Sorgin Orratza)
Esmarfona : alkarrekin egoiteaz hobeki gozatzeko, Kakotxa esmartfonarik gabeko günea da. Zure tresna utz ezazü, otoi, etxen edo autoan.
Nola izena eman ? / comment s’inscrire ?
–→ Eramaileak xüxenka jüntatzez / auprès des intervenants
–→ Kakotxalat jitez / en passant à Kakotxa
–→ Mailez : ecrire [arobaz ] tunaka [püntü] com / par mail

**************************************************
/// IGARAN IKASTALDIAK ///

*** Ürrietako ikastaldiak (2022) ***

6 – 12 urtetako haurrak / ERRITMA (4 or)
Ürrietako 24 eta 25a, 10etarik – 12etara
5 – 6 urtetako haurrak / EZAGÜTZA(4 or)
Ürrietako 24 eta 25a, 15etarik – 17etara
6 – 12 urtetako haurrak / KANTÜ BAT ASMATÜ (4 or)
Ürrietako 26 eta 27a, 10etarik – 12etara
Gehitüak / ERRITMA KANBIATÜ (6 or)
Ürrietako 26 eta 27a, 14etarik – 17etara
Günea : Kakotxa, Atarratzeko artista ateleria, Arhanpia karrikan, plazaren ta eskolaren artean.
Kostü : haur 20€, gehitü 30€. Urteko kide saria bakotaren gustükoa da.
Eramaileak : Fleur eta Baptiste Eüskal-Herrian bizi diren artista eta erakasleek, alkarrekin eta urte zonbait hontan, eramaiten dütüe müsikaren eta idatziarekin lotü xede eta sorkuntzak.
Esmarfona : algarrekin izateko plazeraren ahal bezain ontsa gozatzeko gisan, artista ateleria esmarfonarik gabeko günea da. Ütz ezazü zure tresna etxen edo autoan eta haütü horren honartzeaz eskertzen zütügü.
MÜSIKA IKASTALDIAK

Izen emaite fitxa

Kakotxan pausa  edo igor mailez

Ikastaldi :……………………………………………………
Izen :…………………………………………………………
Adin :…………………………………………………………
Helbide :………………………………………………………
Harreman tel :…………………………………………………
Harreman mail : ………………………………………………

Kidea adinezpeko delarik :
Legezko ordezkarien izenak eta kontaktua
………………………………………………………………
………………………………………………………………
………………………………………………………………
Ene haurraren bakarrik jitea baimentzen düt : bai – ez

—–

***URTEKO ATELERIAK***

**************************************************

MÜSIKA IKASTALDI 2022-2023

Izen emaite fitxa

Kakotxan pausa edo igor mailez

1. Ikastaldi haütüa
Ene edo haurraren izena eman nahi düt ikastaldi hontako

HAUR

Ezagütze (5 – 6 ans)
Kantü / erritma (6 -12 ans)
Piano / erritma (6 – 12 ans)

GAZTE/GEHITÜ

Gitarra
Piano
Beste :

2. Kide
Izen :
Adin :
Helbide :
Harreman tel :
Harreman mail :
Aizinarteak : astearteasteazkenostegün

3. Kidea adinezpeko delarik
Legezko ordezkarien izena :
Ene haurraren bakarrik jitea baimentzen düt : baiez


Izen emaiteko eta kidetzeko gastüen pakatzea lehen ikastaldian berean hitzemaiten düt.

Egüna eta sinadüra:

*** GEHITÜAK ***

Idazte ateleria (6 or)
Martxo 26 eta 27 aste ondorra
Martxo 26 neskenegünean, 15or–18or artean, eta 27 igantean, 10or-13or artean Tünaka alkarteak eskentzen dütü bi egün-erdi idazteko plazeren alkarrekin txestatzeko: jokü, xikana eta abiapüntü, idazle berri eta zaharrer gogo emaiteko gisan. Parte hartzea : 30€ bi egün-erdientako.

2022 KO BARANTAILAKO MÜSIKA IKASTALDIAK

***6 – 10 urtetako HAURRAK***

1. Ikastaldia – SALDOAN KANTATÜ (4 or)
Barantailako 21 et 22a, 10etarik – 12etara
Botza berotü, besteen botzekin alkartzen jakin. Botz adierazpenak osotü hatsaren hartzez. Solo, Tutti. Zonbait ñabardüra eta tinbre erabili. Kantü llabür edo miniatürak ikasi. Ahaide bat gogoz ikasi eta berriz eman.

*** ZOIN NAHI ADINEKOAK ***

2. Ikastaldia – MÜSIKA FAMILIAN (4 or) – BETERIK
Barantailako 21 et 22a, 15etarik – 17etara
Familian txostakatzeko : anai arrebekin, askazi edo etxeko batekin. Holaz gazteenek müsika konfiantxaz ezagützen ahal dükee eta gehitüek balia lezakee ausartzeko, tresnen iseatzeko eta algarrekin joiteko plazeraren partekatzeko.

*** 11 – 16 urtetako GAZTEAK ***

3. Ikastaldia – GITARRAREN INIZIAZIONEA (4 or)
Barantailako 23 et 24a, 10etarik – 12etara
Gitarra akustikoaren ozentarzünaren ikertzea bai eta haren etxekitzeko manera desbardinak. Tresna akordatü. Lehen akordeak eta erritmo sinpleenak ezagütü, azkardüren markatzen ikasi, ahaide llabür bat jo.
Ikastaldi hau hasiberrientako da. Partaideak beren gitarrarekin jiten ahal dira eta bestelan ere, leküan berean tresna bat ükenen düe.

*** GEHITÜAK ***

4. Ikastaldia – ASMATÜ, INPROBISATÜ (4 or)
Barantailako 23 et 24a, 15etarik – 17etara
Tresna zonbaiten arteko asmatze libre baten jarraikitzen ikasi (botz, piano, perküsione, akordeona, aize tresna eta beste). Hor trebatzen da besteek egin müsikari kasü egiten eta bere tresnako sonüen orekan sartzen. Ikastaldia tresna akustiko oroer eta zoin nahi müsika jakintza mailari zabalik da.

Argibide erabilgarriak

Günea : Kakotxa, Atarratzeko artista ateleria, Arhanpia karrikan, plazaren ta eskolaren artean.
Kostü : haur 20€ / gazte 25€ / gehitü 30€
Kidetze : Tünaka alkartearen ikastaldiak kideentako baizik ez dira. 2021-2022 urteko kide saria bakotaren gustükoa da.
Pakatzea: sos idorrez edo xekaz Tünakaren izenean.
Eramaileak : Fleur eta Baptiste Eüskal-Herrian bizi diren artista eta erakasleek, alkarrekin eta urte zonbait hontan, eramaiten dütüe müsikaren eta idatziarekin lotü xede eta sorkuntzak.

Esmarfona : algarrekin izateko plazeraren ahal bezain ontsa gozatzeko gisan, artista ateleria esmarfonarik gabeko günea da. Ütz ezazü zure tresna etxen edo autoan eta haütü horren honartzeaz eskertzen zütügü.